lunes, 23 de mayo de 2011

25 URTEURRENAREN KANTA

Entzun nahi duzue geure 25 urteurrenaren kanta?
Klikatu hemen

ADURTZA IKASTOLA, 
25 urte hegoak astintzen…

Gurasoak eta ikasleak,
irakasleak, beste langileak,
denok gara familia handi bat;
denok gara ADURTZA IKASTOLA.
(bis)

Orain dela hogeita bost urte
jaio zen gure ikastola,
garai hartan gutxik uste zuten
hain handia izango zela.

Zenbat gatazka hona iritsi arte!
Zenbat bilera…! Hori nori axola!!!
Hezkuntza Euskaraz Publikoaren alde
e(g)in genu(e)n apustu itzela.

jueves, 5 de mayo de 2011

25 URTE HEGOAK ASTINTZEN

25 urteurrenaren ospakizunekin jarraitzen dugu.
Las celebraciones del 25 aniversario siguen adelante.
Oraingo honetan aldizkaria egin nahi dugulako zuen laguntza behar dugu.
Horrterako galdera sorta bat prestatu dugu. Erantzun, nahi baduzue. Ondoren horretarako dagoen postontzian sartu.
Mila esker lan honetan parte hartzeagatik.

ZORIONAK ADURTZA IKASTOLA!

Gure ikastolak 25 urte betetzen ditu aurten. Uf! Ezin izango diogu belarritik tira egin badaude beste mila modu hau ospatzeko.
Martxoaren 14an zuhaitzak landatu genituen Armentiako basoan. "25 URTE = 25 ZUHAITZ". Ekintza bukatu ondoren hamaiketakoa egin genuen. Zein ondo pasa genuen guztiok : ikasle, irakasle, guraso, musikari...